El Correo
Athletic Club

athletic

Bilbao Athleticek lidergoa eskuratu du

Bilbao Athleticeko jokalariek gol bat ospatzen dute.
Bilbao Athleticeko jokalariek gol bat ospatzen dute. / El Correo
  • Conquenseren aurka lortutako garaipenarekin, sailkapeneko lehen postua hartu du Zigandaren taldeak, Castilla eta Huescarekin berdinduta

Bilbao Athleticen bolada handiak segituan aurkitu du islada Bigarren B mailako sailkapenean. Conquenseren aurka lortutako garaipenarekin, zurigorriek lehen postua eskuratu dute. Zigandaren taldeak lau hilabete -16 jardunaldi- daramatza partidarik galdu gabe, eta azken asteetan jokoan zeuden 18 puntuetatik 14 lortu ditu. Honenbestez, Iñaki Williams lehen taldean finkatzearen eragina ez du gehiegi jasan Athleticen filialak, azken hilabeteetako talderik sendoenean bilakatu da eta. Izan ere, Gorka Santamaria aurrelariak hartu du golak sartzeko erantzukizuna, aurten jokatu dituen 25 partidetan 12 lortu dituelarik.

Leioak Real Madril Bren aurka erdietsi zuen garaipenari esker kokatu zen lidertzan Bilbao Athletic. Hori bai, bere aurkariekiko duen abantaila oso estua da, gol diferentzian soilik oinarrituta baitago. Huesca eta Castillarekin berdinduta dago sailkapenean, eta lehenengoaren eta seigarrenaren arteko aldea bi puntukoa besterik ez da. Lidertzak onura handiak dakartza Bigarren mailako play-offerantz begiratuz, modu horretan kanporaketa bakar batean igoera erdietsi daitekeelako.