Borrar
Dnipro taldeko kideak, Napoliren aurka jokatzeko prest.
Txingurri zuzen zebilen
futbola

Txingurri zuzen zebilen

Valverdek ez zuen Dnipro ikusi ere egin nahi Europa Leagueko lehen kanporaketan; gaur, talde ukraniarrak Sevillaren aurka jokatuko du finala, Napoli menderatu ondoren

elcorreo.com

Miércoles, 27 de mayo 2015, 10:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ernesto Valverdek argi zuen zein talde saihestu nahi zuen denboraldi honetako Europa Leagueko lehen kanporaketan. Arraroa bazirudien ere, Txingurrik ez zuen Dnipro ukraniarra ikusi ere nahi. Hasiera batean, talde ukraniarrak eta bere futbolariek ez zuten izen handirik, baina bai sendo eraikitako blokea. Athleticeko entrenatzaileak bere diskurtsoa puzten ari zela pentsatu zuen askok, baina Dniprok Europa Leagueko finala jokatuko du gaur gauean, 20:45ean Sevillaren aurka.

Txapeldunen Ligako lehen kanporaketan, Athleticek aurkitu zitzakeen aurkarien artean gogorrena Napoli zen ezbairik gabe, Arsenalekin batera. Eta Dniprok, Olympiacos, Ajax eta Brujas kanporatu ostean, Napoli faborito handia bidean utzi du finalerdietan. Gaur, 20.45ean, Europa mailan jokatuko duen lehen finalean, titulu entzutetsua bilatuko du Sevillaren aurka. Txingurri, beraz, zuzen zebilen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios