Borrar
Mateu Lahozek Fernando Amorebieta kanporatu zuen duela bost urte San Mamesen.
Oroitzapen txarrak Mateurekin
liga bbva

Oroitzapen txarrak Mateurekin

Epaile valentziarrak arbitratuko du Athletic eta Real Madrilen arteko norgehiagoka

el correo.com

Viernes, 11 de septiembre 2015, 22:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Epaileen Batzorde Teknikoak (CTA) Mateu Lahoz izendatu du Athleticen ligako bosgarren partidua arbitratzeko. Real Madril izango da aurkaria, eta Ernesto Valverderen mutilak aurreko denboraldiko garaipena (1-0, Aduriz) errepikatzen saiatuko dira.

Valentziarra ez da lehoien epaile aproposena izan azken sei urteetan. Athleticek 23 norgehiagoka jokatu ditu berarekin, eta egia esateko, oso emaitza txarrekin. Ligan bost garaipen, bi berdinketa eta 13 porrot eta Kopan, bi berdinketa, porrot bat eta garaipenik ez.

Iniestaren jokaldia

Zale zurigorriek ez dute ahaztu oraindik Amorebietaren kanporatzea Bartzelonaren aurka, duela bost urte. Partida horretan (2010/2011 denboraldian), Mateuk txartel gorria erakutsi zion Athleticeko defentsari, San Mameseko harmailak izugarri piztu zituelarik. Izan ere, Andres Iniestaren 'teatroak' bizirik irauntzen du Bilbon.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios