El Correo
Athletic Club

Emakumenzkoen liga

Zurigorriak dira nagusi

Taldea atzoko gol bat ospatzen.
Taldea atzoko gol bat ospatzen. / Athletic Club
  • Albaceteren gainetik pasa eta gero, Athletic menderaezina dirudi. Gailurreko borrokan mantentzen da Barça eta Errealaren porroten ostean

Bide onean mantentzen dira. Orain arte ligaren lehenengo postua lau taldeen arteko borroka zen. Asteburuko partiduen ostean, berriz, bi baino ez dira gailurrean mantentzen: Athletic eta Atlético Féminas. Sailkapena zurigorrien arteko lehia da. Norgehiagokan zeuden beste taldeak Barça eta Erreala ziren. Barcelona, iazko txapelduna, Sportingen aurka berdinketa bat baino ez zuen lortu atzo. Txuriurdinek, berriz, Atlético Féminasen kontra galdu zuten. Atzokoa gipuzkoarren lehenengo porrota izan zen.

Emakumezkoen taldeak bost gol sartu zizkion atzo Albaceteri. Lezamako zaleek primeran pasatu zuten lehoien nagusitasunarekin. Hurrengo partida etxetik kanpo izango da Collerenseren aurka. Mallorcako neskak sailkapeneko azkenengo postuan daude eta denboraldi osoan berdinketa bat baino ez dute lortu.